Honaino heldu bazara, jokoa dela-eta kezkatuta zaudelako izango da, seguruenik.

Apustu egitea jada ez bada dibertigarria eta kontrolatzen ez baduzu, geratzeko unea iritsi da.

Eta, behar baduzu, laguntza eskatzeko unea.

KIROLBETen joko etiko eta arduratsuaren aldeko konpromisoa dugu. Horregatik, baliabide batzuk jarri ditugu eskuragarri, beharra dutenentzat:

1

GOMENDIOAK

Kontuan hartu gomendio hauek, jokoak dibertigarria izaten jarraitzeko.

Ikusi gomendioak

2

AUTOEBALUAZIORAKO TESTA

Jokoarekin arazoren bat izan dezakezula uste baduzu, egin testa.

EGIN TESTA

3

JARRI MUGAK

Jokoan duzun partaidetza kontrolatzen lagunduko dizuten tresnak eskuragarri dituzu.

EGIN EZAZU HEMEN

4

LAGUNTZA BEHAR DUZU?

Elkarte batzuen berri emango dizugu; urteak daramatzagu haiekin elkarlanean.

INFORMA ZAITEZ

GOMENDIOAK

Segurtasunez eta arduraz apustu egiteko gomendioak:

  • Jokatzea erabakitzen baduzu, egizu entretenimendu gisa, eta beste norbaitekin batera bada hobe.
  • Jarri zeure buruari denbora-muga bat eta bete ezazu.
  • Erabaki zenbat gastatu nahi duzun. Eta irabazi edo galdu arren, ez aldatu erabakia.
  • Onartu galtzea jokoaren alderdietako bat dela, eta ez zaitez saiatu galerak berdintzen.
  • Ez eskatu apusturako dirurik mailegutan.
  • Ez erabili jokoa aberasteko bide gisa.
  • Jokatu lasai eta kontzentratuta zaudenean.
  • Ez jokatu arazoak, kezkak edo frustrazioak ahazteko.
  • Ez jokatu beste adikzio bati aurre egiten ari bazara.

AUTOEBALUAZIORAKO TESTA

 
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11

JARRI MUGAK

Apustu egiten duzunean, jokoan emango duzun denbora eta gastatuko duzun dirua kontrolatu behar dituzu.

DIRU-SARREREN ETA APUSTUEN MUGAK

Garrantzitsua da aldez aurretik muga batzuk ezartzea, joko-arauak finkatzeko. Horretarako, epe jakin batean (egunean, astebetean, hilean) gastatuko duzun eta/edo apustu egingo duzun gehieneko zenbatekoa finkatu dezakezu muga gisa.

AUTOESKLUSIOA

Apustuek dibertsio hutsa izateari utzi badiote, komenigarria da denbora-tarte bat hartzea berriro ere partidan sartu aurretik. Autoesklusioak aukera ematen dizu zure erabiltzaile-kontua etenaldian uzteko, zeuk aukeratutako epealdian.

JOKOAN SARTZEA DEBEKATZEKO ERREGISTROAN IZENA EMATEA

Kontrolik ez baduzu eta jokoa zure bizitza edo ingurukoena hondatzen ari bada, Administrazio Publikoak aukera ematen du Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistro Orokorrean izena emateko. Esteka honen bidez izapidetu dezakezu izen-ematea: Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia.

LAGUNTZA BEHAR DUZU?

Jokoarekin adikzioa duten pertsonei laguntzeko elkarteak daude, jokoaren eragin sozialaren inguruan informazioa, laguntasuna eta laguntza praktikoa eskaintzen dutenak. Jokoa kaltegarria izaten ari bada zure bizitzan, eskatu laguntza:

JUGADORES ANÓNIMOS EN ESPAÑA

Apartado Postal 1002 - 39080 Santander, Cantabria
Tel.: 670 691 513
oficina@jugadoresanonimos.org
http://www.jugadoresanonimos.org

FEJAR FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE JUGADORES DE AZAR REHABILITADOS

Avda. de la Constitución, 27 Entlo. A 03400 VILLENA (ALICANTE)
Tel.: 900 200 225
fejar@fejar.org
http://www.fejar.org

PLATAFORMA INTERACTIVA PARA LA PREVENCIÓN Y ASISTENCIA A LOS JUGADORES

http://www.adictel.com

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia.

http://www.jugarbien.es/