Kirolbet.es webguneak orotariko eginkizunak betetzen dituzten cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, KIROLBETen zerbitzuak erabiltzen dituzunean esperientzia hobetzeko asmoz.
Hain zuzen ere, agiri honetan azalduko dugu zein cookie erabiltzen ditugun, zergatik erabiltzen ditugun, nola erabiltzen ditugun, eta nola kontrola ditzakezun.
ZER DIRA COOKIEAK?
Cookiea testu-fitxategi txiki bat da, zure ordenagailuan biltegiratzen dena gure web-orria, mugikorrerako webgunea edo appa erabiltzen dituzunean.
ZERGATIK ERABILTZEN DITUGU COOKIEAK?
KIROLBETek onlineko esperientzia hobetzeko erabiltzen ditu cookieak; zehazki, eduki eta eginkizun garrantzitsuak eraginkortasun handiagoz erabiltzeko aukera ematen dizute.
NOLA ERABILTZEN DITUGU COOKIEAK?
Kirolbet.es webgunea bisitatzen duzunean, cookieak bi modutan biltegiratzen dira: i) KIROLBETek biltegiratzen dituen cookie propioak, webgunearen operadore gisa; eta ii) hirugarrenen cookieak; alegia, hirugarrenek zure nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzeko biltegiratzen dituzten cookieak, zure neurrirako edukia eskaintzeko asmoz.
NOLA KONTROLA DEZAKET COOKIEEN ERABILERA?
Erabiltzen duzun nabigatzailearen laguntza-atalean agertzen diren argibideei jarraituz, cookieen onarpena gaitzeko edo desgaitzeko aukera duzu. Normalean, cookieak gaitzeko aukera egoten da lehenetsita. Desgaitzea erabakitzen baduzu, gerta liteke webguneko funtzionaltasun batzuk ezin erabiltzea eta, ondorioz, Kirolbet.es webgunea zuzen ezin erabiltzea.
Dena dela, edozein unetan erabil dezakezu cookieak desgaitzeko eta webgune honetako cookieak ezabatzeko eskubidea. Hori egiteko urratsak desberdinak izaten dira, erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera. Hona hemen nabigatzailerik erabilienetarako gida bizkorra:
- Nola desaktibatu cookieak Chrome nabigatzailean
- Nola desaktibatu cookieak Explorer nabigatzailean
- Nola desaktibatu cookieak Firefox nabigatzailean
- Nola desaktibatu cookieak Safari nabigatzailean
ZER COOKIE-MOTA ERABILTZEN DITUGU?
Nahitaezko cookieak
Helburua
Halako cookieak ezinbestekoak dira gure webgunean nabigatzeko eta zure esperientzian eskatzen dituzun ezaugarriak erabiltzeko. Erabiltzaile gisa eskatzen dituzun edukiak, produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen ditugu.
Cookie horiek nahitaezkoak dira zure gailuak informazioa deskargatu edo bidaltzeko eta, ondorioz, gure webgunean nabigatzeko, bertako funtzioak erabiltzeko eta aurretiaz bisitatu dituzun orrialdeetara itzultzeko.
Datuen bilketa
Cookie horietako batzuek datu pertsonalak ere biltzen dituzte funtzionatzeko; adibidez: IP helbidea, kokalekuari buruzko datuak edo gure webgunean aurretiaz saiorik ireki duzun jakiteko informazioa, besteak beste.
iraungitasuna eta konfigurazioa
Cookie horiek ezabatu egiten dira web nabigatzailea (nabigatzailearen saioa) ixten duzunean.
Funtzionamenduko cookieak
Helburua
Kirolbet.es webgunera itzultzen zarenean zu identifikatzeko, aurretiaz egin dituzun aukerak gogoratzeko eta funtzio hobetuak eskaintzeko balio dute. Kirolbet.es webgunearen funtzionaltasuna hobetzen ere laguntzen dute, zure lehentasunak biltegiratzen dituztelako. Funtzionamenduko cookieak zure aukeren inguruko informazioa erregistratzen dute (zer hizkuntza nahiago duzun, adibidez), funtzio pertsonalagoak eskaini ahal izateko.
Datuen bilketa
Cookie horietako batzuek datu pertsonalak biltzen dituzte, besteak beste lehentasunak eta doikuntzak, hizkuntza, kokalekua edo aukeratu dituzun produktu jakinak gogoratzeko.
Iraungitasuna eta konfigurazioa
Funtzionamenduko cookieak gehienez bi urteren buruan iraungitzen dira. Dena dela, aurretiaz ere ken ditzakezu zure nabigatzailearen historialetik.
Errendimenduko cookieak
Helburua
Errendimenduko cookieak webgunearen erabilerari buruzko informazioa biltzeko balio dute. Gure web-orrialdeetako bisitariei buruzko estatistika osagarriak lortzeko erabiltzen ditugu. Estatistika horiek barnera begira erabiltzen ditugu, gure web-orriak probatu eta errendimendua hobetzeko eta erabiltzaileari esperientzia hobea eskaintzeko.
Fatuen bilketa
Cookie horiek ez dute pertsonaren nortasuna erregistratzen saioa hasten duenean baina, dena dela, zure nabigatzaileari buruzko informazioa eta datu anonimoak biltzen dituzte. Batzuetan, hirugarrenen cookieak izaten dira; adibidez, Google Analyticsenak. Kasu horretan, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzen digute. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa Googlek gordetzen du bere zerbitzarietan.
Hirugarren alde horiek aurretiaz aipaturiko asmoetarako soilik erabil ditzakete cookieak, eta ez dute zu pertsonalki identifikatzeko baimenik.
Iraungitasuna eta konfigurazioa
Errendimenduko cookieek balio-aldi desberdina izaten dute. Batzuk nabigatzailea ixteko unean ezabatzen dira, eta beste batzuk mugagabe gordetzen dira. Dena dela, edozein unetan ezaba ditzakezu azken horiek ere, zure nabigatzaileko ezarpenak erabiliz.