Lege oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, erabiltzaileei jakinarazten diegu ARTXIBET 2022 S.A sozietatea dela www.juegoresponsable.kirolbet.es webgunearen titularra.

ARTXIBET 2022 S.A sozietateak A67778860 IFK du, Melillako Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago (117 liburukia, 212 folioa, ML-2889 orria), eta Melillan du egoitza soziala (Candido Lobera 5 AT 3, 52001 Melilla).

WEBGUNEARI BURUZ

Webgunea bisitatzeko edo bertan sartzeko, nahitaezkoa da webgunea erabiltzeko baldintzak, unean-unean helbide honetan bertan indarrean daudenak, onartzea.

Ondoren deskribatuko ditugun arau eta baldintzekin ados ez badago, erabiltzaileak ez du webgunea eta berarekin lotutako zerbitzurik erabili behar.

ERANTZUKIZUNAK

Webgune honetan sartzen den pertsonak bertako ERABILTZAILE izaera onartzen du eta, hartara, hemen zehaztutako xedapenak eta indarrezko legeriaren arabera ezarri beharreko gainerako lege-xedapen guztiak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du.

Webgunean agertzen diren edukiak eta elementuak edozein unetan aldatu eta eguneratu ahal izango dira, eta mantentze-zerbitzuak abiarazi ahal izango dira, aurretiaz inolako ohartarazpenik egin behar izan gabe. Orobat, webgunearen sarrera eta erabilera bertan behera utzi, eten edo moztu ahal izango dira. Enpresak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain webgunea eskuragarri ez egoteagatik, webgunean sartzeagatik edo bera erabiltzeagatik nahigabeko ondorioren bat, galeraren bat edo kalteren bat gertatuko balitz.

Webguneko edukiak orokorrak dira eta ez dakarte bi alderdien arteko harreman juridiko-komertziala formalizatzerik. Enpresak ez du erantzukizunik onartuko webgunean emandako informazioan oinarrituta har litezkeen erabakiengatik, ez eta webgunean eskuratutako informazioan oinarrituta egindako jardueren ondorioz, erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako galerengatik eta kalteengatik ere.

Orrialde honetan hirugarrenen webguneetan sartzeko estekaren bat badago, erabiltzaileari informazioa eskaintzea da haren asmo bakarra. Enpresak ez du erantzukizunik onartuko baldin eta inolako kalterik gertatuko balitz, hirugarrenen webguneetarako esteken bidez eskuratutako edukiak eta zerbitzuak legez kanpokoak, kalitate txarrekoak, eguneratu gabeak, eskuraezinak, akastunak edo baliogabeak direlako.

Webgune honen bidez, baldintza partikularren menpe dauden zerbitzuak eta produktuak eskain litezke. Halakoetan, baldintza partikular horiek lege-ohar hau ordeztu, osatu edo aldatu egingo dute. Baldintza osagarri horiek ere agiri honetan txertatuko dira.

Zure erantzukizun osoaren pean erabiliko duzu webgune hau, lege-xedapenek agintzen duten kasuetan izan ezik.

JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Webgune honetan dagoen informazio guztia, diseinuak, logotipoak, testuak, softwarea, teknologia eta gainerako eduki osoa enpresaren titulartasunekoa da eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko indarreko legeek babesten dute. Era berean, zerbitzu-emailearenak izan gabe, webgunean ager litezkeen gainerako edukiak ere Legearen babespean daude, horietako bakoitzaren jabearenak baitira. Horren inguruko eztabaidarik edo auzirik sortuko balitz, aipaturiko edukien jabeak izango dira erantzule bakarrak. Dena dela, edukiak webgunean argitaratu aurretik, jabe horien berariazko baimena jasoa du zerbitzu-emaileak.

Debekatuta dago webgune honetako edukia, zati bat edo osoa, erreproduzitzea, banatzea, plazaratzea edo eraldatzea, aurretiaz enpresaren idatzizko baimena jaso gabe. Inork zerbitzu-emailearen baimenik gabe erabiltzen baditu, egilearen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak larriki urratu dituela joko da.

Agian jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratu egin direla jakinarazi edo webguneko edukiei buruzko edozein iruzkin egin nahi baduzu, webgunean dagoen harremanetarako inprimakia nahiz lege-baldintza hauetan agertzen den helbide elektronikoa erabil ditzakezu.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Alderdiek berariaz onartzen dute Espainiako Legeriaren menpe jartzea webgune honekin lotutako edozein auzi edo gai ebazteko.