Badakigu zuretzat pribatutasuna GARRANTZITSUA dela eta, horregatik, agiri hau eta ondoren egin litezkeen eguneratzeak arretaz irakurtzeko tartea hartzera animatzen zaitugu.
Nor dago adierazpen honen atzean?
Datu-tratamenduen arduraduna ARTXIBET 2022 S.A da, KIROLBET marka erabiltzen duen sozietatea (IFK: A67778860; egoitza soziala: Candido Lobera 5 AT 3, 52001 Melilla).
Nola jar daiteke gurekin harremanetan?
Zure pribatutasunari edo zure eskubideen erabilerari lotutako edozein eskaera egin nahi badiguzu, KIROLBETen bezeroaren arretarako kanala erabil dezakezu. Beraiek hartuko zaituzte eta, hala badagokio, zure intzidentzia barnetik bideratuko dute, ahalik eta lasterren ebazteko.
Zer egin behar dut kexa aurkezteko?
Zure pribatutasuna kudeatzeko moduarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean kexa aurkezteko eskubidea duzu. Hona hemen haren helbide elektronikoa: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/contacteciudadano/index-ides-idphp.php
GURE ZERBITZUAK ERABILTZEN DITUZUNEAN BILTZEN DUGUN INFORMAZIOA, ETA ZERTARAKO ERABILTZEN DUGUN
Webgunean harremanetan jartzeko dauden bideak erabiliz gurekin duzun interakzioa da datuak biltzeko gure iturri nagusia.
Besteak beste, zer informazio edo datu bildu eta trata litezkeen jakinarazten dizugu:
- Harremanetarako izenak eta datuak. Zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, posta-helbidea, telefono-zenbakia eta antzeko datuak biltzen ditugu.
- Identifikatzeko agiriak. Eman dizkiguzun datuak egiaztatzeko agiriak biltzen ditugu.
- Komunikazioak. Zure telefonoa edo zuzeneko elkarrizketak (txatak edo telefono bidezkoak) biltzen ditugu, webguneko bezeroarentzako arreta-zerbitzuak planteatzen dituen intzidentziei erantzuteko.
- Cookieak. Cookiei buruzko informazioa biltzen dugu gure webgunea bisitatzen duzunean. Cookieen erabilerari buruzko xehetasunen berri izateko, kontsultatu gure cookieei buruzko politikaren atala.
Gurekin duzun interakzioan azaldu diguzun egoera kudeatzeko prozesatzen dugu informazioa.
NOLA PARTEKATZEN DUGUN ZURE INFORMAZIOA
Zure baimena jaso ondoren edota eskatu edo baimendu duzun eragiketa osatzeko beharrezkoa denean partekatzen ditugu zure datuak.
1. Enpresa-taldearen baitan
Agiri honetan «Taldea» aipatzen dugunean, KIROLBET marka komertzialaren bidez aritzen diren enpresa guztiak ditugu aipagai, berdin dio autonomia-erkidegoan izan edo estatuan izan. Ildo horretan, taldeko edozein kidek eskura ditzake zure datu pertsonalak, gurekin izan duzun interakzioan azaldu duzun egoera kudeatzeko.
2. Hirugarrenak, lege-arrazoien ondorioz
Gure betebeharrak betetzeko ezinbestekoa denean ere partekatzen dugu informazio pertsonala. Adibidez:
- Legeak agindutako betebeharrak betetzeko eta gobernuko erakundeen (polizia erakundeen edo beste agintaritza batzuen) eskaerei erantzuteko. Gerta liteke, ildo horretan, bizi zaren estatutik kanpoko agintaritzek egitea eskaera.
- Gure negozioa —osorik edo zati bat—, aktiboak edo ekintzak hartzen dituen bat-egitea, salmenta, berregituraketa, erosketa, enpresa bateratua, lagapena, transferentzia edo beste gertatzen denean.
- Gure eskubideak, erabiltzaileak, sistema eta zerbitzuak babesteko.
3. Erakunde arautzailea
Edozein erakunde arautzaileri ere erakuts dakioke Pribatutasun Politika honetan aipatzen dugun informazio pertsonala, enpresak zehaztu duen joko arduratsurako politikak zaintzeko eta gainbegiratzeko akordiorik badauka, eta akordio horrek trukea ahalbidetzen badu. Erakunde horiek zure informazio pertsonala erabil lezakete, beren prozedurekin bat, arau-hausteak ikertzeko eta halakoen aurrean jarduteko.
ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
Zeure datuen titularra zaren heinean, ondoren zerrendatuko ditugun eskubideak dituzu. Kontuan izan behar duzu horietako batzuk egoera jakinetan baino ez direla ezartzen eta datuak babesteko legeriak egoera jakinetan salbuespenak ezartzeko aukera dagoela.
Informazio pertsonala eskuratzeko eskubidea
Zuri buruz dugun informazioaren kopia eskatzeko eskubidea duzu. Horretarako, bezeroarentzako arretarako kanalen bidez jarri behar duzu harremanetan gurekin.
Informazio pertsonala zuzentzeko eskubidea
Zuri buruz dugun informazio pertsonala okerra bada, zuzentzeko eskatzeko eskubidea duzu. Kontu-ezarpena eta zeure kontuari lotutako informazioa eskuratzeko baliabideak emango dizkizugu.
Informazio pertsonala ezabatzeko eskubidea
Zure datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea duzu, tratamenduarekin jarraitzeko arrazoirik ez dagoenean.
Dena dela, legeak aginduta, tratamenduaren arduradunak interesdunak emandako datuak gorde egin beharko ditu. Datu horiek blokeatuta gordeko ditu aurrerantzean, ezarri beharreko legeak edo araudiak agindutakoa betetzeko; adibidez, jokoari buruzko arauak edota kapitalak zuritzeari aurrea hartzeko araudiak agindutakoa.
Gainera, luzaroago ere gorde dezakegu zure informazio pertsonala, Taldearen interes legitimoak defendatzeko beharrezkotzat joz gero; adibidez, iruzurra prebenitzeko eta erregistroak mantentzeko.
Datu pertsonalak eramateko eskubidea
Zure borondatez eman diguzun informazio pertsonala edo gure zerbitzuak emateko ezinbestekoa den zuri buruzko informazio pertsonala beste erakunde bati helaraztea ahalbidetzen duen formatu batean eskatzeko eskubidea duzu. Ildo beretik, teknikoki posible bada, zure informazio pertsonala zuzenean beste erakunde batera helarazteko eskubidea duzu.
Informazio pertsonalaren prozesamendua mugatzeko eskubidea
Zure informazioaren tratamendua eteteko eskatzeko eskubidea duzu. Dena dela, informazioak biltegiratuta jarraituko du, tratatzeko zure baimena behar izango den arren.
Informazio pertsonalaren prozesamendua ukatzeko eskubidea
Zure informazio pertsonalaren erabilera ukatzeko eskubidea duzu, gure interes legitimoen arabera. Dena dela, zu aurka agertu arren zure informazioa prozesatzen jarraitzeko aukera izango dugu, horretarako arrazoi legitimoak badaude edo legearen agindua bete behar badugu.
Erabaki automatizatuei eta profilari lotutako eskubideak
Prozesamendu automatikoaren arabera soilik hartutako erabakiaren eraginik ez izateko eskubidea duzu, baldin eta erabaki horrek lege-ondorioa badauka edo era esanguratsuan eragiten badizu. Horrek esan nahi du gure langileetako batek hartu beharko duela parte zuri buruzko erabakietan.
Eskubide horiek erabiltzeko, idatzizko eskaera bidali behar duzu clientes@kirolbet.es helbide elektronikora.
DATU PERTSONALAK GORDETA EGONGO DIREN DENBORA-TARTEA
Zuri zerbitzua emateko, eskatu dizkiguzun transakzioak burutzeko edota funtsezko beste asmo batzuetarako, hala nola gure lege-betebeharrak betetzeko edo gure kontratuak amaitzeko, behar den denboran gordeko ditugu datu pertsonalak.
PRIBATUTASUNARI ETA SEGURTASUNARI BURUZKO BESTE KONTU BALIAGARRI BATZUK
Datuen tratamendurako legitimazioaren oinarriak
Gurekin harremanetan jartzen zarenean eskatzen dizkizugun datuak egokiak, beharrezkoak eta nahitaezkoak dira. Ildo horretan, zure baimena, lege-betebeharrak betetzea, interes legitimoa eta interes publikoa dira zure datuak tratatzea legitimatzen duten legezko oinarriak.
Datuen segurtasuna
Datu pertsonalak sekretuan mantentzeko eta behar bezala gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen dugu. Hartara, datuak galtzea, aldatzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko behar diren neurriak hartuko ditugu, ezarri beharreko araudiak agintzen duenarekin bat.
Beharrezko neurri teknikoak eta antolaketakoak ezarrita ditugu zure datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta datu horiek aldatu, galdu eta baimenik gabe erabili eta/edo eskuratzea ekiditeko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak, giza ekintzatik edo ingurune fisikotik edo naturaletik datozenak, eta betiere ezarri beharreko araudiak agindutakoarekin bat.
Datuak biltegiratzea
Bildutako datuak Europar Batasunean gorde eta tratatzen dira. Izan ere, datu-zentro nagusiak lurralde-eremu horretan daude. Europako Ekonomia Eremutik kanpo daturik ez transferitzeko konpromisoa hartzen dugu, eta halakorik egitekotan, aurretiaz horren berri emango dizugu, datuak babesteko araudian zehaztutakoarekin bat.
Estekak
Webguneak guk kontrolatzen ez ditugun beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake. Horregatik, ez dugu webgune horietako edukirik bermatzen, eta ez dugu erantzukizunik onartzen bertako edukien legezkotasunaren, fidagarritasunaren, baliagarritasunaren, egiazkotasunaren eta gaurkotasunaren inguruan, ez eta pribatutasunari buruz duten jardunaren inguruan ere. Mesedez, gure eskuetatik kanpo dauden beste webgune horiei zure informazio pertsonala eman aurretik, kontuan izan datuak babestearen alorreko praktika gurea ez bezalakoa izan daitekeela.
Pribatutasun-politikaren aldaketak
Pribatutasun-politika hau aldian-aldian aldatu egin liteke. Halakorik gertatzen denean, gure webgunean edo beste komunikazio-bideren batean aldaketaren berri emateko ohartarazpena kaleratuko dugu. Dena dela, aldian behin pribatutasun-politika egiaztatzea gomendatzen dizugu.